Elur Etxea: antzerkia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak… eta bizipoza!

Arte eszenikoen bitartez gizartea eraldatzeko asmoz, Andoni Mutiloak Elur Etxea sortu zuen 2020an.

Gehiago jakin

Generoa, aniztasun sexuala, LGBTI+ kolektiboaren eskubideak, osasuna, zaintza afektibo-emozionala… gai horien inguruko hausnarketa ahalbideratzea da antzerki konpainia honen helburu nagusia.

Elur Etxeak antzerki soziala eta musikala uztartzen ditu, euskaraz, eta orain arte sortutako 4 ikuskizunak horren adibide dira: Esnatu Naiz kabareta (2020), Sex Sua musikala (2022), Nire Fantasia kontzertu-kabareta (2024) eta Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala (2025).

Dagoeneko 100 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan. Andonik ahalegin handia egin du bere ikuskizunak landa-eremura iristeko eta, bide batez, obra hauetan lantzen dituzten gaiei buruzko gogoeta zabaltzeko herritarren artean.

2022az geroztik nerabeei zuzendutako saioak ere eskaintzen ari dira institutuetan, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteekin batera martxan jarritako programa bati esker (hezitzaileen tailerrak + emanaldiak). Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Eskola katalogoan daude Esnatu Naiz kabareta eta Sex Sua musikala. Bi programa hauen bitartez, ikasleei zuzendutako 25 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte jada.

Musikala

Eros eta Afroditaren Aitortzak

Gure gizarteko ohitura batzuk eraldatzen doaz apurka-apurka. Sexualitateari dagokionez, gero eta gehiago dira eredu heterosexual monogamotik haratago, harreman fisiko-emozionalak beste modu batera ulertu eta bizitzeko hautua egiten duten pertsonak. Eta komedia musikal honetan aniztasun sexualari buruz luze eta zabal hitz egiten dugu, gaian sakonduz eta taburik gabe.

Eneritz eta Josu

Musikala

Sex Sua

Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Komunikatzeko kode berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Gai horri buruzko gogoeta egin nahi dugu Sex Suaren bitartez.

Sex Suako protagonistak

Kabareta

Esnatu Naiz

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Kabaretari lotsagabea

Hezkuntza

Ikasleentzako emanaldiak

Berez, publiko helduarentzat sortutako ikuskizunak dira Esnatu Naiz kabareta eta Sex Sua musikala. Baina nerabeek gogoeta egiteko aproposak direla jakitun, ikasleentzako emanaldiak eskaintzen hasi ginen 2022an; eta aurrerantzean ere generoa, sexu aniztasuna, kanon estetikoak, sare sozialen eragina eta giza harremanen inguruan hausnartzen jarraituko dugu, besteak beste, eurekin batera.

Hezkuntza

Sormen tailerra

Urte hauetan, bai kazetari eta irakasle lanetan aritzeak emandako esperientziak eta bai egindako ikastaro eta formakuntzetan bildutako ezagutzak eta bizipenak partekatzeko unea iritsi dela sentitu dut.

Nire esperientzia pertsonalean oinarritu naiz sormen tailerrak antolatzerakoan, eta batez ere, hitza (idatziz eta ahoz), mugimendua eta antzerkia nahasten ditut tailer hauetan.

Elur Etxearen sortzailea

Andoni Mutiloa

Kazetari eta irakasle moduan egin du lan batez ere. 2017an, ordea, eszedentzia eskatu zuen Euskadi Irratian eta orduz geroztik sormenari merezitako lekua eskaintzen ari da bere egunerokoan. Elur Etxearen baitan sortutako antzezlanak eta abestiak sormen horren emaitza dira.

Andoni Mutiloa - Elur Etxearen sortzailea
Gehiago jakin

Ibilbidea

Umea zela, Andonik argi zuen heldua izaterakoan aktore eta abeslari izan nahi zuela. Lehen urratsak dantzan eman zituen, Juanito Sanchizen eskolan (Hernani). Nerabezaroan, berriz, Donostiako Eskola dantza taldean sartu eta ia 15 urtez izan zen bertako kide.

Kazetaritza ikasi ondoren (Leioa, EHU), ETBko hainbat saiotan lan egin zuen erredaktore moduan. 2001etik 2007ra Gaztea Irratiko esataria izan zen. Aldi berean, magisteritza ikasi zuen eta Gazteako lana utzi ostean, ikasturte bat eman zuen Boiseko (Idaho, AEBak) Ikastolan euskara irakasten. Euskal Herrira itzultzerakoan Euskadi Irratian lanean hasi eta Amarauna, Goizeko Izarra eta Kantu Kontari irratsaioetako erredaktorea eta aurkezlea izan zen 8 urtez.

Bien bitartean, bere denbora librean antzerkiari eta dantzari denbora gehiago eskaintzen hasi zen: dantza garaikidea eta kontakt inprobisazioko klaseak eta ikastaroak, Artedramak Aulestin antolatzen duen Antzerki Laborategia, Musikomeria

2017an eszedentzia hartu zuen Euskadi Irratian eta, ordutik arte-eszenikoen munduan buru-belarri sartuta dabil, antzezlan berriak sortzen eta herriz herri emanaldiak eskaintzen. Horrez gain, aurkezle eta moderatzaile lanak egiten ditu Donostiako Zinemaldian, besteak beste.

Azken albisteak

Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikalaren trailerra

Gure antzezlanak zer itxura duen ikusi nahi izanez gero, hementxe duzue aukera paregabea. Gozatu! SINOPSIA: Eneritzek eta Josuk ezohiko leku batean egin dute topo. Herri berean bizi dira biak, baina ez dira lagunak. Hizketan hasi dira. Bi protagonistek euren harreman sexualak frustrazioz bizi izan dituzten … Gehiago jakin →

Argazki-saioa Eider Iturriagaren eskutik

Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikalaren promozioa sustatzeko, argazki-saio berria egin dugu. Oraingoan ere Eider Iturriaga argazkilaria arduratu da zeregin horretaz eta oso pozik gaude emaitzarekin. Hementxe dituzue ikusgai argazki horietako batzuk: